2017-01-31

Udalak hartzear duen erabakia egokia al da?

Jakina, udalak hirigintza antolatzeko eta kudeatzeko ahalmena du; beraz, badu esparru publikoa antolatzeko eta kudeatzeko ahalmena. Baina ezin du edonola egin: gai hau dela eta, beste sarrera batean zehazten zenez, gutxienez hiru aukera daude. (Ikus  Arartekoaren gomendio txostena)



Udaletxeak jakina hauetako bat aukera dezake baina ez edozein. Aukera balidatu baino lehen, zenbait baldintza bete behar ditu: nahitaezkoa da erabaki honekin lortu nahi den helburua zein den eta hori justifikatzeko arrazoiak zeintzuk diren jakitea:


  • Arrazoizko da gune eskas bat oinezkoentzat izendatzea beste udal guneekin erabat bananduta dagonean?
  • Egokia al da Udalak esparru publikoa oinezkoentzat izendatu duela esan eta gune hori espresuki taberna baten terrazarako erreserbatzea?
  • Nola ulertu daiteke oinezkoentzat esparrua dela esan eta gune horretan zeuden  herriko eta herritarrentzat altzariak kentzea?
  • Giza legez jokatzen ari gara herritarra eta bezero hitzen esanahia nahasten ari garenean?
  • Ezinezkoa al da orain arte izandako esparru publiko baten erabilera legalki finkatzea? hots, orain arteko erabilera publikoa (danok dugun eskubidea) ahalbidetu  eta aprobetxamendu pribatu eta pribatiborako erabilera arautu.
  • Zein interes defendatzen du Udalak,  herritarronak edo negozio pribatu baten bezero eta jabearenak? Edo Arrese Jatetxearen aurrean erabakitzear dagoenak Zaldibiako beste esparru publikoan egindakoa zuritu nahian dabil?
  • Asko eskatzen al da beharrezkoak diren apenas  60 segundotan kotxe bat esparru publiko horretatik pasabidea ziurtatzea?



  • Zaldibian otsoa artzain?
    Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa. Informazio gunea.

    2017-01-30

    Denona nire?

    Espazio publikoa pertsona guztiei era berean eta bereizkeriarik egin gabe dagokien espazioa da. Errealitatea, alta, Zaldibian oso desberdina da: gero eta gehiago, gero eta lotsagabeago aprobetxamendu pribaturako terrazak esparru publiko handiago bereganatuz joan dira. Udalak honen aurrean parte ez hartzearen ondorioak jakinak dira: okupazio hauek, zarata dezibel kopurua hondagarria izateaz gain, kalte handia ekartzen diete alboko auzokideei, pertsona guztien erabilera  orokorra hein handi batean mugatu egiten dutelako, oztopatzen ez badute behintzat.

    Adibide bat, Iztueta Etxea, Kapagindegi, Santa Fe kalean, 88.ean, gertatzen dena. Nolako maniobrak egitera behartuko ditu, oinezkoentzat gune izendatzearen aitzakiaz, lurzoru publikoa aprobetxamendu pribaturako erreserbatzeak?

    Okerrena, dena den, udalak agerian utzitako kontraesanak: bata, bere burua ezkertiar definitzen duen udal batek espazio publikoaren erabileran ere ekimen pribatuaren alde apustu egiten du; eta, bigarrena, oinezkoentzat erabakitzear dauden  gune publikoetan herriko altzariak kentzen ditu.

    Zergatik lehenetsi espazio publikoaren aprobetxamendu pribatua ematea inguruko auzokideei, hauek ere herritarrak, sortzen dizkien kalteak kontutan izan gabe?


    Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa. Informazio gunea.

    2017-01-28

    Aralarko auziaren harira hausnarketa bat.

    Aralarrari buruz hitz egiten ari garenean, amankomuneko aberastasunari buruz ari gara. Aralarren erabilera asko eta desberdin daude eta horren arabera erabiltzaile profil desberdinen interesak daude. Zeren izenean, galeraz diozaiokeen orain arte izandako eskubidea erabiltzaile profil bati? Ba, udal esparru publikoari dagokionez, berdin.

    ZATIKETA ERAGIN DUTE BIDEEK, Olaia Iraola / Eider Goenaga Lizaso  -  Gipuzkoako Hitza

    "1 Aralar guztiona da eta guztiok izan behar dugu Aralarren oraina eta etorkizuna marrazteko protagonista".
    Udal esparru publikoa guztiona da eta guztiok izan behar dugu gune honen oraina eta etorkizuna marrazteko protagonismoa. Esparru publikoa  inbaditzeak, tabernetako terrazek egiten dutena esaterako,  pertsona guztien erabilera  orokorra hein handi batean mugatu egiten dute, oztopatzen ez badute behintzat.
    Jabari publikoaz egin diren erabileren aurrean, eta bereziki, aprobetxamendu pribatiboen aurrean, udalak guztiok egiten dugun erabilera babestu eta lehenetsi egin beharko zukeen.

    "4 Elkar ulertzeko ariketa egin beharra ikusten dugu, [...] bitartekoen jabe eginez pazientzia, lasaitasuna eta besteen lekuan jartzeko gaitasuna elikatuz."
    Zeuden aukeraren aurrean, lehena defendatu genuen eta defendatzen dugu gaur egun ere: orain arteko erabilera arautzea, gune horretan erabilera publikoa eta pribatua ahalbidetuz.

    "Elkarlan horren ondorioz, guztion artean bermatu dezagun Aralarren artzaintza eredu jasangarri bat, artzainei bizi baldintza duinak bermatuko dizkiena, eta era berean, Natura 2000 sareko Eremu Babestua den Aralar Natur Parkeko ondare natural eta kulturalaren kontserbazioa bermatuko duena."
    Elkarlan horren ondorioz, guztion artean bermatu dezagun Zaldibiarako  eredu adiskidetzaile bat, auzokideei bizi baldintza duinak berme emango dizkiena, eta era berean, terrazetarako ordenantza baten bitartez, legeak -bereziki irisgarritasunari buruzkoa- ahalbidetuko dituena.
    Jakina da dagoeneko zein den gure proposamena: oraingo erabilera legeztatuko duena, hori bai, esparru publikoan guztion erabilera lehenesten duena eta aprobetxamendu pribaturako erabilera arautu eta mugatzen duena. Proposamen hau lau arrazoi simple hauek indartzen dute: 
    1) lurzoru publikoaren defentsa nabarmen geratzen da,
    2) irisgarritasunerako lehentasunak ziurtatzen dira,
    3) aprobetxamendu pribaturako gunea ahalbidetzen da eta
    4) kotxez esparru publiko honetatik pasatzea ahalbidetzen du beharrezko   diren apenas  60 segundotan.

    Komunikatu osoa, hemen: Zaldibiako EHBilduren iritzia Aralarko auziaren harira


    Zaldibia, otsoa artzain
    Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa. Informazio gunea.

    2017-01-23

    Argazki bat eta bi txosten


    Arartekoak herritarren eta instituzioen arteko arbitraje-prozeduran instituzioei, Zaldibiako Udalaren kasu, zenbait informazio eskatzen die. Kexa-espediente honetan bi dokumentu aipatu behar dira, bata, alkateak berak bidali zuena eta, bestea, gaztelaniaz udal arkitektuak bidalitakoa.
    Honekin erlazionatuta hona hemen argazki bat:


    Alkateak dionez, 5 metroko pazadizu librea uzten da:
    "lztueta plazan Arrese jatetxea kokatzen da eta mahaiak eta aulkiak jartzen ditu plazan (argazkitan ikusten da bezala) 5 metroko pasadizoa utzirik."
    Aztiriaga, Arrese eta Elosegieneako guneari lotuta, badago zehaztu beharreko gauza bat:
    Arrese Jatetxearen aurrean dagoen gunearen izena ematerakoan, Iztueta plaza gunea alkate jaunarentzat dena, arkitekto jaunarentzat Plazoleta Txamarretxe-Arrese da, izenik gabe Hiri Antolamendurako Plan Orokorra, 2015ko uztaila planoan agertzen den bitartean. Ezjakintasuna? Desinformazioa?


    Udal-arkitektuak, berriz,  dokumentu tekniko ofizial batean honako hauek zehazten ditu:
    1. "mantiene esa ocupación a través de la historia"
    2. "situando las mesas bajo la copa de los árboles"
    Kasualitatez  eman dira datu hauek oker? Edo desinformatzeko helburua dute? Argazkiak berak argi eta garbi uzten ditu, bat, arbol bakarra dagoela/mahaiak eta aulkiak ez daude bakarrik "bajo la copa de los árboles"; eta, bi, 5 metroko pasadizua libre uzteko, zenbait mahai eta aulki kendu behar direla argazkirako bada ere. Beste aldetik, arkitektu jaunarentzat historia eguneroko gauza izan behar du, bestela ez da ulertzen nola " histórico"-tzat jotzen duen atzo arratsaldekoa zena: aulkiak eta mahaiak, pluralean, gune publiko horretan jartzen hasi dira GI-2133-rako bariantea egin ondoren.

    Dena den, historikotzat jo daitekeen  zerbait badago hemen: 1955 urtetik hona Arrese Jatetxearen inguruan eten gabe eman den lurzoru publikoaren depredazioa. Honi buruz gehiago jakin nahi izanez gero, bi sarrera hauek kontsultagai daude:

    Arrese: invasión y cubrición de cauce, y modificación de márgenes
    Jabari publikoari eten gabeko erasoaren adibide garbi bat


    Zaldibian, otsoa artzain.
    Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa. Informazio gunea.

    Harrapazka

    Zaldibian espazio publiko okupatzearen historia luzea da, hain luzea non gaur egun ez dugun asmatzen, ez dakigun gauzak beste era batera egiten, oraingo egoera ilegala normaltzat hartzen baitugu.Ez dugu pentsatzen beste era desberdin batean egin daitekeenik ere. Nola bestela? Zaldibiako udal zein hidrauliko espazio publikoaren erabileraren aurrean badaude denona den aberastasun hau kudeatzeko  modu desberdin batzuk, tartean legala,  ze berriro diogu, oraingo egoera hau ez dela legala.

    Legezkontrakotasun hau hobeto ulertzeko espazio publikoa ilegalki okupatzeko pausu batzuk aipatuko ditugu adibide gisa:

    1. 1955-1975, Urtsubi errekaren ubidearen inbasio eta estaldura,
    2. Bariente berria egin baino lehen, GI-2133 (Ordizia - Zaldibia - Abaltzisketa -Amezketa) ibilbidea zaharra zenean ere, metro bateko zabaleraren espaloi batean banku luze bat kokatzea zeinetan oinezkoak errepidearen galtzadara jaistea behartzen zituen,
    3. 2011, Tabakoaren aurkako Legea indarrean sartzen denean, altzairu pribatuek domeinu publikoa inbaditzen dute: bi mahai luze, kupela (1, 2, 3), toldoak, mahai bat eta lau aulkien multzoak (4, 5, 6, 7, 8, 10 multzo), eguzkitakoak, ...
    4. Herriko altzairu publikoa kendu (bi banku eta bi paperontzi),

    Gune publikoaren jabari-afektazio guzti hauen aurrean, udalak egiten utzi du. Espazio publikoa defendatu beharrean, udalak egiten utzi du. Interes-gatazka dagoela tarteko? Eskumengabetasuna agian? Okerrena, dena den, udalak agerian utzitako kontraesanak: bere buruak ezkertiar definitzen dituztenek espazio publikoaren erabileran ere ekimen pribatuaren alde apustu egiten dute; oinezkoentzat erabakitako gune publikoetan herriko altzariak kenduz.

    Espazio publiko inbadituz, terrazek pertsona guztien erabilera  orokorra hein handi batean mugatu egiten dute, oztopatzen ez badute. Udalak orain arte egin duen kontrakoa egin behar zuen: espazio publikoaz egin diren erabileren aurrean, eta bereziki, aprobetxamendu pribatiboen aurretik, udalak guztiok egiten dugun erabilera hobeto babestu eta lehenetsi egin behar zuen.

    Espazio publikoa pertsona guztiei era berean eta bereizkeriarik egin gabe dagokien espazioa da; udalak eman behar zion lehentasuna guztion erabilerari. Bereziki, espazio publikoaren erabilera komuna babestu egin behar zuen, hauxe bai da udalaren erregulazioaren ahalmenaren xedea, hots, kalitatezko erabilera komunaren nagusitasuna eta lehentasuna ezartzea gainerako erabilera pribatibo edo mugatzaileen aurretik; berriro diogu,  hauxe izan behar zuen udalaren jardunbidean aplikatzeko irizpide orokorra. Ez da alferrikakoa izan behar udalak egindako ahalegin inbertsorea pertsonentzako kalitatezko espazio publikoak hobetu, berreskuratu edo sortuz (hainbat kasutan, espazio pribatua desjabetuz). Hain zuzen, guztiengandik bildutako  zergek ahalbidetu dituzte egindako urbanizazio eraberritzeak herriko altzariak berrituz edo ibilbideen irisgarritasuna hobetuz. Alferrik.

    Egunero jasaten duenak ondo dakienez, okupazio hauek kalte handia ekartzen diete alboko auzokideei. Egunero. Arraroa dena, oso, espazio publikoaren erabileraren inguruan sortzen diren gatazketan, guztion erabilera publikoa eta erabilera pribatibo mugatzaileen artean hain zuzen talka egiten diren guneetan , udalak espazio honen aprobetxamendu pribatuaren aldeko apustua egitea. Hori gutxi ez balitz, herritar guztiek jasaten dute udalak espazio publiko okupatzeagatik ordenantza fiskalak  arautzen duen tasa  ez likidatzea; udalak, beraz, ez ditu kudeatzen behar bezala baliabide publikoak.

    Zaldibian, otsoa artzain
    Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa. Informazio gunea.

    Arartekoaren gomendio txostena

    Udalari jabari publikoaren erabilera makurraren aurrean, parte hartzeko eskatu genion (2012/03/12). Erantzunik ez. Dominio publikoaren defentsarik ez. Berriro eskatu genion. Alferrik. Gure ustez, eskatutako neurriak zentzuzko neurriak ziren eta badira gaur egun ere:
    • Udaletxeak herritar moduan Goiko plazan sortzen den espazio publikoa denok erabiltzeko dugun eskubidea bermatzea.
    • Udaletxeak lurzoru publiko honen publikotasuna lehenestea, beste erabilera publikoen artean, kotxezko pasabidea ziurtatuz, adibidez..
    • Gune honetan, Udaletxeak, aprobetxamendu pribaturako erabiltzeko onartzen den esparrua pinturaz markatuz, espazio publiko honen erabilera pribatua mugatzea, 
    • Udaletxea, pedagogia eginez, espazio publikoari zor zaion defentsan inplikatzea:
    1. honi buruz hartutako erabakiak herriko karteldegietan argitaratuz, eta horrela herritarrak kontzientziatuz.
    2. eta gatazka honen eragilea espazio publikoaren okupatzailea dela argi utziz.
    Hiru aukera zeuden: lehena, orain arteko erabilera arautzea, gune horretan erabilera publikoa eta pribatua ahalbidetuz, (guk geuk defenditzen duguna); bigarrena, aulkiak eta abarreko altzairu pribatuak debekatzea; eta hirugarrena, oinezkoentzat gune izendatzearen aitzakiaz, lurzoru publikoa aprobetxamendu pribaturako erreserbatzea.



    Hiru aukeretatik lehen aukeran   1) lurzoru publikoaren defentsa nabarmen geratzen da,   2) irisgarritasunerako lehentasunak ziurtatzen dira,   3) aprobetxamendu pribaturako gunea ahalbidetzen da eta    4) kotxez 7.200 segundo urtean esparru publiko honetatik pasatzea posible bihurtzen da.


    Ulertzeko zaila bada ere, udalak hirugarrena aukeratu du. Urteak 31.536.000 dituen segundoetatik, kotxe batek gune horretatik pasatzerakoan (orokorrean, goitik jota) 43. 800 segundo beharko zituen urtean. Zifra hauetatik  lan egunekoak ostiral iluntzean salbu,  igandeetako iluntzeak eta eguraldi txarrekoak kentzen baditugu, ia apenas  7.200 segundo gelditzen dira zeinetan ez ziren gatazkak sortuko Udalak hartu zitzakeen baina hartu ez dituen neurriei esker.

    Alferrik, Udalak  oinezkoentzat gune izendatzearen aitzakiaz, lurzoru publikoa aprobetxamendu pribaturako erreserbatzea lehenetsi du.

    Prozesu hau  gero eta lotsagabeago eten gabe jarraitu izan denez, Arartekoarengana babasaren eske jo dugu. Egindako tramite guztien ondoren, Arartekoak Zaldibiko Udalari gomendio hauek egiten dizkio (2016/05/25):

    1. Behar bezala izapidetzeko Iztueta edo Txamarretxe-Arrese plazaren espazio publikoa mahaiekin eta aulkiekin okupatzeko baimena, egokitzat jotzen dituen betekizun eta baldintzekin eta aipatutako lege (3/1985) esparruarekin bat etorriz.
    2. Behar bezala muga ditzan espazioaren erabilera publiko eta pribatuak, pertsona guztiek gunean instalatuta dauden hiri altzari publikoez gozatzea errespetatuz.
    3. Likidatzeko, dagokion ordenantza fiskalak ezartzen duenez, espazio publikoa mahaiekin eta aulkiekin okupatzeagatik nahitaezkoa den tasa.

    Txostena irakurri nahi baduzu, klikatu esteka honetan: Arartekoaren txostena.

    Zaldibian, otsoa artzain?
    Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa.
    Informazio gunea.

    2017-01-22

    Aurkibidea / Índice

    * Agurra
    Presentación de esta página web: exposición de los motivos que impulsan su mantenimiento y formulación de los objetivos que se pretenden conseguir.

    * Bakarren batek ahantz ez gaitzan. idatzi
    Mención de un trabajo ejemplar de investigación y de protección de dominio público, Zaldibiko euskera, realizado por Karmele Etxabe eta Larraitz Garmendiak

    * Ahanzturaren kontra
    Descripción de la situación: invasión de dominio público en el Urtsubi, una aproximación a un conflicto desde 1954 hasta 1983.

    * Udala
    Berriki Udalak hartutako erabakiek eragindako blog honen sarrera berriak:
    Aukerarik arrazoizkoena
    Dauden aukeren artean arrazoizkoena erabilera partekatutako esparru publikoa izendatzearena da: gune honetan erabilera publikoa eta pribatua ahalbidetuz.
    Eta gero hau!
    Urte luze hauetan dominio publikoa lotsagabeki bereganatu zutenek etengabeko gatazka areagotu zuten. Horren aurrean, zuzeneko afektatuek, hau da Iturritzakoek, bere jabetza pribatua defendatzeko modurik eraginkorrena bezala esparru publikoa defendatzea erabaki zuten. 
    Udalak hartzear duen erabakia egokia al da?
    Ezinezkoa al da orain arte izandako esparru publiko baten erabilera legalki finkatzea? hots, orain arteko erabilera publikoa (danok dugun eskubidea) ahalbidetu  eta aprobetxamendu pribatu eta pribatiborako erabilera arautu.
    Denona nire?
    Zergatik lehenetsi espazio publikoaren aprobetxamendu pribatua ematea inguruko auzokideei, hauek ere herritarrak, sortzen dizkien kalteak kontutan izan gabe?
    Arartekoaren gomendio txostena
    Lurzoru publikoa aprobetxamendu pribaturako sortutako gatazkaren aurreran hiru soluzio posible aurkezten dira. Horietatik zein den proposatzen duguna eta zein Udalak aukeratu duena aditzera ematen dira. Azkenik, Arartekoak, ebaztutakoa. 
    Argazki bat eta bi txosten
    Zaldibiako udalak Arartekoari bidalitako txostenen irakurketak sortzen dituzten galderei norberak erantzun behar die: kasualitatez ote? edo hala nahita?
    Harrapazka
    Lehen Udalak bere zereginak ez betetzeagatik, bere aprobetxemendu pribatiborako lurzoru publikoa erabili dutenek sorturiko eguneroko kalteak auzokideek jasan behar izan dituzte. Eta, orain, behin gatazka sortuta, Udalak arazo sortzaileen alde erabakiak hartzen ditu. 
    Aralarko auziaren harira hausnarketa bat.
    Diskurtsoa baterazteko asmoz bi esparru publiko parekatzen dira: Aralar eta Zaldibiakoa.
    * Puntos conflictivos
    Seguimiento de las soluciones dadas por el proyecto Obras de encauzamiento de los ríos Amundarain y Urtxubi en Zaldibia a los distintos puntos conflictivos por invasión de dominio público hidráulico.

    Eskribau

    Eskribau: ubide baten berreskuratzearen adibidea
    Ejemplo de un proyecto de urbanización como instrumento de recuperación de dominio público.

    Mariaundi

    Mariaundi, ibai gainean
    Ejemplo de consolidación de la política de hechos consumados en la ocupación de dominio público.
    Esparru publikoaren erabilera desberdinetatik sorturiko gatazka
    Reflexiones sobre un caso práctico ocurrido por el uso de dominio público en un punto conflictivo. En caso de conflicto entre ciudadanos, propuesta de un principio básico de solución: las leyes son los instrumentos idóneos para resolverlos y la administración la autoridad competente para su interpretación.
    Arrese

    Arrese: invasión y cubrición de cauce, y modificación de márgenes
    Proceso de apropiación de dominio público (1955-1997), largo proceso de conflictos, abusos, denuncias, multas, incumplimiento de condiciones.

    Arrese: depredación de dominio público.
    Exposición de las condiciones que validan la cesión de uso privativo de dominio público en 160 m2.

    ¿Construida en terreno municipal?
    Copia literal de certificado del Registro de la Propiedad de Tolosa: la borda, anexa al Arrese, en su origen adosada al edificio y, hoy, tras una reciente reforma, integrada en él, está construida en terreno municipal.

    ¿Existió tal acta de reconocimiento final de obras?
    Exposición de falta de concordancia entre documentos sobre el acta de reconocimiento final de obra: el segundo documento certifica que no consta su entrega y, por tanto, la legalización de las obras y la fijación del canon por ocupación de dominio público.

    ¿Los Reales Decretos son de obligado cumplimiento?
    Exposición del incumplimiento de la Ley de Contratos de las Administraciones Públicas y del Reglamento General de la Ley de Contratos de las Administraciones Públicas.
    Jabari publikoari eten gabeko erasoaren adibide garbi bat 
    Bereziki puntu gatazkatsu honetan gaur egungo egoera laburbiltzen dituen grabado batzuk. 
    Zubimusu

    Zubimusu: Urtxubiko ubidearen estaltzea
    Breve descripción de ocupación de dominio público anteriores a 1953.
    * Proyecto
    Zaldibian Amundarain eta Urtxubi ibaien bideratzeko lanak
    Exposición de las características generales del proyecto Obras de encauzamiento de los ríos Amundarain y Urtxubi en Zaldibia, así como la definición de principios, como la defensa y recuperación de dominio público, que, consustanciales a toda obra pública, en este proyecto no se han conseguido totalmente.

    * Consecuencias
    Uholdeak, aurreko erabakien ondorio
    Información breve sobre dos inundaciones en el curso del Urtsubi según el contexto marcado por el grado de invasión de dominio público.

    Defensa de dominio público; freno a intereses privados
    Exposición de las consecuencias provocadas por el desarrollo del proyecto Obras de encauzamiento de los ríos Amundarain y Urtxubi en Zaldibia. De nuevo, la solución de un problema de insuficiencia hidráulica provocado por invasión y cubrición de cauce por vecinos ribereños se soluciona sobre la propiedad colindante.

    Zabal ezazu
    Solicitud de colaboración ante intentos de neutralizar la página.
    Para defender el dominio público hidráulico y municipal hemos utilizado documentos (actas, certificados, informes, fotografías,...) Su validez es indiscutible mientras no se presenten pruebas de igual o mayor fiabilidad.



    Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa.
    Informazio gunea.