- Udaletxeak herritar moduan Goiko plazan sortzen den espazio publikoa denok erabiltzeko dugun eskubidea bermatzea.
- Udaletxeak lurzoru publiko honen publikotasuna lehenestea, beste erabilera publikoen artean, kotxezko pasabidea ziurtatuz, adibidez..
- Gune honetan, Udaletxeak, aprobetxamendu pribaturako erabiltzeko onartzen den esparrua pinturaz markatuz, espazio publiko honen erabilera pribatua mugatzea,
- Udaletxea, pedagogia eginez, espazio publikoari zor zaion defentsan inplikatzea:
Hiru aukera zeuden: lehena, orain arteko erabilera arautzea, gune horretan erabilera publikoa eta pribatua ahalbidetuz, (guk geuk defenditzen duguna); bigarrena, aulkiak eta abarreko altzairu pribatuak debekatzea; eta hirugarrena, oinezkoentzat gune izendatzearen aitzakiaz, lurzoru publikoa aprobetxamendu pribaturako erreserbatzea.
- honi buruz hartutako erabakiak herriko karteldegietan argitaratuz, eta horrela herritarrak kontzientziatuz.
- eta gatazka honen eragilea espazio publikoaren okupatzailea dela argi utziz.
Hiru aukeretatik lehen aukeran 1) lurzoru publikoaren defentsa nabarmen geratzen da, 2) irisgarritasunerako lehentasunak ziurtatzen dira, 3) aprobetxamendu pribaturako gunea ahalbidetzen da eta 4) kotxez 7.200 segundo urtean esparru publiko honetatik pasatzea posible bihurtzen da.
Ulertzeko zaila bada ere, udalak hirugarrena aukeratu du. Urteak 31.536.000 dituen segundoetatik, kotxe batek gune horretatik pasatzerakoan (orokorrean, goitik jota) 43. 800 segundo beharko zituen urtean. Zifra hauetatik lan egunekoak ostiral iluntzean salbu, igandeetako iluntzeak eta eguraldi txarrekoak kentzen baditugu, ia apenas 7.200 segundo gelditzen dira zeinetan ez ziren gatazkak sortuko Udalak hartu zitzakeen baina hartu ez dituen neurriei esker.
Alferrik, Udalak oinezkoentzat gune izendatzearen aitzakiaz, lurzoru publikoa aprobetxamendu pribaturako erreserbatzea lehenetsi du.
Prozesu hau gero eta lotsagabeago eten gabe jarraitu izan denez, Arartekoarengana babasaren eske jo dugu. Egindako tramite guztien ondoren, Arartekoak Zaldibiko Udalari gomendio hauek egiten dizkio (2016/05/25):
- Behar bezala izapidetzeko Iztueta edo Txamarretxe-Arrese plazaren espazio publikoa mahaiekin eta aulkiekin okupatzeko baimena, egokitzat jotzen dituen betekizun eta baldintzekin eta aipatutako lege (3/1985) esparruarekin bat etorriz.
- Behar bezala muga ditzan espazioaren erabilera publiko eta pribatuak, pertsona guztiek gunean instalatuta dauden hiri altzari publikoez gozatzea errespetatuz.
- Likidatzeko, dagokion ordenantza fiskalak ezartzen duenez, espazio publikoa mahaiekin eta aulkiekin okupatzeagatik nahitaezkoa den tasa.
Txostena irakurri nahi baduzu, klikatu esteka honetan: Arartekoaren txostena.
Zaldibian, otsoa artzain?
Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa.
Informazio gunea.