Zaldibian, 1954, Urtxubi errekaren egoera.
Ahanzturaren kontra: 1983. arteko egoeraren deskribapena.
Urtxubi errekak Amundarain ibaiarekin egiten du bat. Eta puntu hau aintzat hartu eta hortik gorako urak irizpide direlarik, gune guzti hau deskribatuko dugu manupe publikoaren aldarrikapena hobeto ulertzeko delakoan. Kasu gutxi egongo dira ehun metrotan jabetza hidrauliko publikoari hainbeste eraso egin dutenik!
1.- 23 metroz bideratutako zatia:
- Eskribaun, eta erreka gainean, burdinazko bi zutabek eutsitako estalia.
2.- 17 metroz estali-itxitako uharka, bi zatitan banatuta:
- 5,5 metroko zubia eta Santa Fe Kaleko trafikoa jasotzen duena
- 11,5 manupe edo jabetza publikoko 11,5 metro, estaldura honen gainean Mariaundi Etxea dago.
3.- Irekita dagoen 14 metroko zatia
4.- 36 metro estaliak, bi zati desberdinetan banatuta:
- 20 metro, Arrese etxeari dagokiona, eta bertan ubidea zeharka bi zatitan banatuta aurkitzen da 15 metrotan:
- 3 metro zabalean ubidearen inbasioa: Arresen berrerainkuntza Urtxubi errekaren gainean egina dago.
- Beste 4 metro zabalean eta aurreko inboasioari gehituta, terraza bilakatu den zatia, hain zuzen.
- 5 metro estaldura
- 5,5 metro dituen zubia, Iturritza Etxerako sarbidea dena.
- 6,5 metro ubide gainean Zubimusu Etxeari lotutako gehigarria.
Urtxubi erreka beste izen batzuekin ere ezaguna da, hala nola, Zaldivia, Urtsuerreka, Urtxidi. Deitura hauen batasun ezak zaildu du argibide gehiago aurkitzea.
Ahanzturaren aurka eta denon ondarea dena hobeto defendatzeko modu bat izan daiteke toki izenak bildu eta aztertzearena. Horretarako ezin aproposagoa artxiboak miatu eta gura aiton-amonei galdetzea.
Zaldibian, 1997, Urtxubi errekaren egoera.