2005-09-01

Agurra

artzainak

Zaldibian, otsoa artzai erraminta bat izan nahi du danona eta inorena ez dena defendatzeko. Helburu horri atsekita, izena jartzea pentsatu genuenean, zerbait adierazkorra izatea nahi genuen: gure senideen memorian denok badugu horren adierazleren bat... lapurtu, barreiatu eta sarraskitzeko asmotan otsoa agertzen zen istorioren bat.

Hori bera, Aralarren gertatu ordez, kalean gertatzen ari da; aspaldikoa izan bazen ere, gaurkoa ere bada, baina ezagutu egin behar. Eta hauxe da gure xedea, zuei dakiguna eta ezagutu duguna kontatzea. Hau dela eta, zenbait datu eta zenbait hausnarketa zeuei, zaldibitar petoei, eskeintzea erabaki dugu.

Zenbait adierazpen euskaraz eginak izango dira; besteak, berriz, gaztelaniaz. Bietan asmo bera: danona eta inorena ez dena defendatzea, alegia.

Helburu honetan parte hartu nahi baduzu, zure dokumentuak, frogak, iradokizunak helbide elektroniko honetara bidaltzea nahikoa duzu:

OtsoaArtzai@gmail.com