Arartekoak herritarren eta instituzioen arteko arbitraje-prozeduran instituzioei, Zaldibiako Udalaren kasu, zenbait informazio eskatzen die. Kexa-espediente honetan bi dokumentu aipatu behar dira, bata, alkateak berak bidali zuena eta, bestea, gaztelaniaz udal arkitektuak bidalitakoa.
Honekin erlazionatuta hona hemen argazki bat:
Alkateak dionez, 5 metroko pazadizu librea uzten da:
"lztueta plazan Arrese jatetxea kokatzen da eta mahaiak eta aulkiak jartzen ditu plazan (argazkitan ikusten da bezala) 5 metroko pasadizoa utzirik."Aztiriaga, Arrese eta Elosegieneako guneari lotuta, badago zehaztu beharreko gauza bat:
Arrese Jatetxearen aurrean dagoen gunearen izena ematerakoan, Iztueta plaza gunea alkate jaunarentzat dena, arkitekto jaunarentzat Plazoleta Txamarretxe-Arrese da, izenik gabe Hiri Antolamendurako Plan Orokorra, 2015ko uztaila planoan agertzen den bitartean. Ezjakintasuna? Desinformazioa?
Udal-arkitektuak, berriz, dokumentu tekniko ofizial batean honako hauek zehazten ditu:
Kasualitatez eman dira datu hauek oker? Edo desinformatzeko helburua dute? Argazkiak berak argi eta garbi uzten ditu, bat, arbol bakarra dagoela/mahaiak eta aulkiak ez daude bakarrik "bajo la copa de los árboles"; eta, bi, 5 metroko pasadizua libre uzteko, zenbait mahai eta aulki kendu behar direla argazkirako bada ere. Beste aldetik, arkitektu jaunarentzat historia eguneroko gauza izan behar du, bestela ez da ulertzen nola " histórico"-tzat jotzen duen atzo arratsaldekoa zena: aulkiak eta mahaiak, pluralean, gune publiko horretan jartzen hasi dira GI-2133-rako bariantea egin ondoren.
- "mantiene esa ocupación a través de la historia"
- "situando las mesas bajo la copa de los árboles"
Dena den, historikotzat jo daitekeen zerbait badago hemen: 1955 urtetik hona Arrese Jatetxearen inguruan eten gabe eman den lurzoru publikoaren depredazioa. Honi buruz gehiago jakin nahi izanez gero, bi sarrera hauek kontsultagai daude:
Arrese: invasión y cubrición de cauce, y modificación de márgenes
Jabari publikoari eten gabeko erasoaren adibide garbi bat
Zaldibian, otsoa artzain.
Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa. Informazio gunea.