1983.ko abuztuaren 26-an, urak, bidea topatu ezinik, noraino harrotu ziren hormetan ikusten da.
Uholdeak
- 1953.erako errekaren estaldura egina zegoen Zubimusun.
- 1953.ko urrian, Zaldibian uholdeak izan ziren: Iturritzan, esate baterako, etxekoek kontatuta, urei lehenengo pisura heltzeko eskaileraren maila bat faltatu zitzaien.
- 1955.otsailaren 16-an, jabari publikoaren lurraldeak erabiltzeko baimenaren eskaera, Jose Maria Arrese Erauskinek bultzatua, Ur Zerbitzuen Zuzendaritzak jasotzen du. Prozesu honetatik, Arrese etxea berreraikita izango da, bere lur azalaren heren bat erreka gainena eraikiz.
- 1970.ko apirilaren 22-an, berriro Jose Maria Arrese Erauskinek bultzatua, ubidearen estaldura berria eta ibai hertzearen aldaketarako txostenaren informazio publikorako epea zabaltzen da. Prozesu honetatik, Arreseneko terraza eraikitzen da.
- 1983.ko abuztuaren 26-an, Zaldibian berriro uholdeak izan ziren. Orduan ere ura ia lehengo pisuraino iritsi zen.
Azalpen hauekin, iritzia eman baino gehiago datuak azaltzea nahiago izan dugu irakurleak berak, hala nahita, datu hauetatik hausnarketaren bat aterako duelakoan.
Interes pribatuak babesteagatik, orain arteko egoera kritikoa zen. Horren adierazle
"Amundarain eta Urtxubi ibaien bideratzeko lanak" txostenaren gehigarrian aipatzen dena:
“AVENIDA EXTRARDINARIA (Caudal de diseño)
El trama del Urtxubi circula en régimen supercrítico, de nuevo por las pendientes elevadas del mismo, el resalto se produce antes de llegar a la zona del Arrese que ya no tiene capacidad para absorber todo el caudal.
Con este caudal se producen desbordamientos a ambos mágenes poco después de la casa Vikario.
<…>
La única salida que le queda al desbordarse ene l Arrese es salir por encima de la cobertura que tiene una anchura de cinco metros, la lámina (de agua) en este punto está dos metros por encima de la rasante por lo que la inundación resulta muy peligrosa.
Una vez atravesado este punto crítico el agua se expande volviendo al cauce y bajando por la calle principal de Zaldibia inundando el mismo.”
Proyecto de defensa contra inundaciones y encauzamiento de los ríos Amundarain y Urtxubi en Zaldibia-Gipuzkoa.- Anejo nº 4, página 42.