2005-10-09
Zabal ezazu
Zabal ezazu
Gure asmoa informatzearena da soilik eta horretarako aurkeztu ditugu era askotako agiriak; bertan edo beraiei esker egiaztatu ditzakegu gertakizun, izen, datuak, ... Helburu bat da eta oso argia, herri jabetza eta, beraz, denonaren defentsa eta baita manupe edo jabetza hidraulikoarena ere. Bestalde, ekidin nahi dugu zenbait jarreraren onarpena, hots, denona den jabetza eta erabilera, norberarena bilakatzearena.
Ez badakigu edo ez bagaude ziur, galderak luzatzen ditugu edo dizkizuegu eta izan bedi irakurlea erantzuna bilatzen duena. Horregatik, ez dugu ulertzen norbaitek informazio bide hau zapuztu nahi izatea:
- informazio bidea galerazi pegatinak kenduz
- edukia gaitzetsiz inongo arrazoibide edo frogarik gabe
Nork erabaki dezake zer jakin behar dugun eta zer ez? Hau ez al da norberaren erabakia izan behar?
Guk orain arte adierazitakoa gehitu, zuzendu edo gezurtatu dezakeen agiriren bat baldin badaukazue, eskertuko genizueke guri igortzea web orri honetan argitaratzeko asmoz. Agiri hauek bi baldintza bete behar dituzte, egiaztagarria izatea eta ondasun publikoa eta hidraulikoaren defentsarako baliagarria izatea. Hauxe duzue e-postaren helbidea:
OtsoaArtzai@gmail.com
Bakoitzak bere iritzi eta erabakia izan dezan eta informazio baliogarria izan dezagun, eta lagundu nahi badiguzue besteek ipini nahi dizkiguten ozpotopoak gainditzen:
- zabal ezazu zuen ezagunei helbide honen berri emanez www.OtsoaArtzai.blogspot.com
- zabal ezazu interesgarria iruditzen zaizun zatiren bat inprimatu eta lagun artean eztabaidatuz
- zabal ezazu DESINFORZIOAREN AURKA-n klikatu, inprimatu eta banatuz ingurukoen artean
Pásalo
No pretendemos más que informar y, para ello, presentamos documentos: informes, actas, certificados, fotografías; en ellos, podemos comprobar datos: hechos, nombres, fechas,... El objetivo es bien claro: la defensa del dominio público hidráulico y municipal. Queremos evitar que se consoliden actuaciones que han usurpado lo que es de todos para uso y beneficio exclusivo propio.
Si no estamos seguros nos hacemos preguntas y dejamos que el lector sea quien busque la respuesta.
Por eso, no entendemos que alguien quiera desactivar esta información:
- quitando las pegatinas para impedir el acceso a ella,
- descalificando el contenido sin aportar ninguna prueba,
¿Quién decide qué tenemos que saber o no? ¿No ha de ser una decisión de cada uno?
Si tienes algún documento que amplia, corrige o niega cualquiera de los datos que figuran en esta página web, te agradeceríamos que nos lo enviaras para poder publicarlo aquí. Sólo dos condiciones, autenticidad del documento y defensa del dominio público hidráulico y municipal. Ya sabes cuál es la dirección de correo:
OtsoaArtzai@gmail.com
Si quieres ayudarnos a superar las barreras que otros están poniendo a que, para poder opinar o tomar decisiones, contemos con información relevante,
- pásalo: facilita el enlace www.OtsoaArtzai.blogspot.com a tus amigos, conocidos, familiares.
- pásalo: imprime un parte que creas que es polémica para así poder debatir con otros sobre el tema.
- pásalo: clica en CONTRA LA DESINFORMACIÓN, imprime y distribuye.
Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa.