Jakina, udalak hirigintza antolatzeko eta kudeatzeko ahalmena du; beraz, badu esparru publikoa antolatzeko eta kudeatzeko ahalmena. Baina ezin du edonola egin: gai hau dela eta, beste sarrera batean zehazten zenez, gutxienez hiru aukera daude. (Ikus
Arartekoaren gomendio txostena)
Udaletxeak jakina hauetako bat aukera dezake baina ez edozein. Aukera balidatu baino lehen, zenbait baldintza bete behar ditu: nahitaezkoa da erabaki honekin lortu nahi den
helburua zein den eta hori justifikatzeko
arrazoiak zeintzuk diren jakitea:
Arrazoizko da gune eskas bat oinezkoentzat izendatzea beste udal guneekin erabat bananduta dagonean?
Egokia al da Udalak esparru publikoa oinezkoentzat izendatu duela esan eta gune hori espresuki taberna baten terrazarako erreserbatzea?
Nola ulertu daiteke oinezkoentzat esparrua dela esan eta gune horretan zeuden herriko eta herritarrentzat altzariak kentzea?
Giza legez jokatzen ari gara herritarra eta bezero hitzen esanahia nahasten ari garenean?
Ezinezkoa al da orain arte izandako esparru publiko baten erabilera legalki finkatzea? hots, orain arteko erabilera publikoa (danok dugun eskubidea) ahalbidetu eta aprobetxamendu pribatu eta pribatiborako erabilera arautu.
Zein interes defendatzen du Udalak, herritarronak edo negozio pribatu baten bezero eta jabearenak? Edo Arrese Jatetxearen aurrean erabakitzear dagoenak Zaldibiako beste esparru publikoan egindakoa zuritu nahian dabil?
Asko eskatzen al da beharrezkoak diren apenas 60 segundotan kotxe bat esparru publiko horretatik pasabidea ziurtatzea?
Zaldibian otsoa artzain?
Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa.
Informazio gunea.