Dauden aukeren artean arrazoizkoena erabilera partekatutako esparru publikoa izendatzearena da: gune honetan erabilera publikoa eta pribatua ahalbidetuz. (
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra, 2015ko uztaila, Antolamendu zehaztua. Kalifikazioak. Erabilera. Hirigunea mapak aukera hau posiblea egiten du)
Horretarako arrazoiak badaude hala nola:
- Lurzoru publikoaren defentsa nabarmen geratzen da,
- Irisgarritasunerako lehentasunak ziurtatzen dira,
- Aprobetxamendu pribatibo eta pribaturako gunea ahalbidetzen da, beti ere, legeak beteta, kontsezio erabaki publiko baten bidez udal osoko bilkuran aprobatzear dagoen ordenantza bat jarraikiz,
- Kotxe bat esparru publiko honetatik pasatzen den aldiko, 60 segundoko epea da.
2012.eko martxoaren 12an, 2015.eko ekainaren 5ean eta 2015.eko abenduaren 10ean aurreko aukeran zehazten dena Udalari eskatu genion udal erregistroan sartutako idazki banaren bitartez. Gaur egun eskaera bera eskatzen diogu. Udaletxean Hirigintza batzordearen zinegotzi eta arkitektoarekin bilera bat izan genuen, baina zertarako bilera batera joan aurretik dena ondo irmoki erabakita dagonean? Are gehiago, ba al du zentzurik bilera batek Udalaren ordezkari batek, dagoeneko erabakita zegoenaz aparte, proposatutakoa onartzen ez denean?
Beraz, gai honetan ez dago akordiorik, ezta kontsensurik ere.
Jakina, udalak badu esparru publikoa antolatzeko eta kudeatzeko ahalmena. Baina ezin du edonola egin ( ikus
Udalak hartzear duen erabakia egokia al da? sarreran udalari egiten zaizkion galderak).
Zaldibian, otsoa artzain
Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa.
Informazio gunea.