2017-02-24

Arrakala

Diruzaleen ikuspuntutik dena ondo dago bere mesederako bada, nahiz eta alboko auzokidei kaltea eragiten dien. Beraiena eta beraiena ez dena: tokian tokiko eta garaian garaiko bidelagun funtzionario publiko, alkate, zinegotzi hartuta.
Agian, ikuspuntu berekoi honetatik erraz ulertzen dugu 1975. urtean eskatutakoa: “con el fin de utilizar los terrenos del cubrimiento para un mejor desenvolvimiento de las actividades del bar de mi propiedad”.

  1. Non geratzen da askatasunez, berdintasunez eta doakotasunez denona den ondarea erabiltzeko eskubidea, dominio publikoaren erabiltzearen eskubidea, esaterako?
  1. Alboko auzikideei kendu behar ote zaie esparru publikoa erabiltzearen eskubidea esparru publiko horretan norbaitek bere negozio pribatutik diru gehiago lor dezan?

Arrakalak Arrese Jatetxean. Ikusten diren arrakalak karga paretan egindako obrengatik izan daitezke: bata, udal dominio publikoaren gainean eraikitako borda  eta etxea lotzeko egindako obra eta, bigarren obra, errekaren ubidea lehengoratu zutenekoa.



1955
1955.07.29, dominio publiko hidraulikoaren okupatzerako hasierako izapidearen lehenengo dokumentuaren data.

1975
1975.10.10, 4047.aren ebazpenaren argitarapena, bertan zehazten diren baldintza guztiak betetzeak dominio publikoaren 185 m2-ren  okupatzea irmotuko zukeen.
1975.10.20, Balizko ikuskapen-aktaren idaztearen data.

1997
1997.10,07, dagokion administrazio-espedientean ez datza bostgarren baldintzaren  betetze-agindua, hots, obren bukaeraren akta, beraz ez tasik, ez baldintzik, ez kontzesiorik.

2005
Urtxubi eta Amundarain ibaien ubideratze eta uholdeen aurkako babes proiektuak Urtxubi/Urtsuerreka/Urtxidi errekaren ubidearen 88 m2 lehenengoratzen ditu, kalte ordainarik jaso gabe.

2011
Tabakoaren aurkako Legea indarrean sartzen denean, altzairu pribatuek domeinu publikoa inbaditzen dute.

2017
Momentu honetan, “oinezko”-entzat erreserbatzen denaren aitzakiaz, udalak esparru publiko honen beste 170 m2 gehiagoren okupazioa erraztearen zain.

4047.aren ebazpenaren argitarapenean agertzen den 9. baldintza


Aurrekoa kontuan hartzekoa da, finka hori saldu edo negozio-lokala traspasatzeko asmoa baldin badago.


Zaldibian, otsoa artzain
Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa. Informazio gunea.