“Bakarren batek zerbait gogora dezan idatzi
Bakarren batek ahantz ez gaitzan idatzi
mintzatu
bakarren batek ahantz ez gaitzan
idatzi
iraungi arte iraun”
mintzatu
bakarren batek ahantz ez gaitzan
idatzi
iraungi arte iraun”
Tere Irastorzaren ele hauekin hasera eman zioten karmele Etxabe eta Larraitz Garmendiak, beraiek egindako lanari: Zaldibiako euskara, bizimodua eta pasadizoak.
Guk ere bat egiten dugu egitasmoaren helburuarekin, hau da, arriskuan edo galbidean dagoenaren defentsarena, are gehiago eta batipat horretan dugun erantzunkizun edo ardura , denona den ondarea bada, Zaldibiako herriarena, kolektiboa eta gainera oso berezia, errepika ezina den neurrian.
Zaldibitar gazte hauek bere lan eta ondorioetara heltzeko erabilitako metodologia, ohikoa bestalde horrelako ikerketetan, elkarrizketarena izan da erizpide batzuk jarraituz: adina, generoa, gurasoen jatorria, bizipenak.. Abiapuntu honek ematen digu belaunaldi honetako memoria babestea, eta oroitzapen hauek zabalduz, kolektibo bihurtzea; eta ez hauen transmisioa etxe edo famili batena izaten jarraitzea. Bestalde, egoera honek ardura ikaragarri bat sor dezake guk egiten/adierazten ez dugunak ez duela beste inork egingo eta ohartzeak “gurea” ez duela gurea bakarrik izan behar baizik eta denona, publikoa.
Kontutan hartzekoa da Karmelek eta larraitzek lan hau, musutruke egitea, baita elkarrizketatuen partaidetza ere zenbait zailtasun eta mugei aurre eginez eta aipatzekoa Udalak emandako laguntza ikerketa soziolinguistikotit at berezitasun eta aberastasun baten lekuko izateagtik, zientifikoa, froga eta azterketa sistematikoan oinarritzen denez. Lanaren balioa, ukaezina beraz, gure-gurea den zerbaiten jabe egiten gaituelako zaldibitarrak. Orain arte bagenuen horren susmoa, eritzia baina orain agerikoa ezezik egiaztagarria egiten da.
Baina “ adar iharrik gabeko zuhaitzik ez”. Lanak eta egileak azaleratzen dutenez ondare honek baditu bere arazo eta galbideak.. Batzuk garai eta bizimodu berriei lotuta daudenak, eta neurri handi batetan orokorra dena, batipat ume eta gazteei dagokie; baina beste batzuk 60 urte arteko erabiltzaileak ditu kezkatzen, arrazoi desberdinak tarteko, ardura falta edo xabarkeriagatik ez baitira ohartzen beraiek jasotako hizkuntza ondarea mantentzeko eta bere horretan transmititzeko gai ez direla izango. Katea eten egin daiteke. “ Damu garaiz” alperrik izango baitira geroko malkoak.
Zaldibitar izatearen harrotasuna zilegia da jakina, baina ertz asko ditu eta denak merezi izan behar ditugu eta horretan badugu ardurarik; ez bakarrik ahozkotasun ondarea gordetzean eta beste alor batzuetan egin den moduan. Iztuetak bere folklore eta historia bildumarekin egindako lan ekarpena Euskal Herri osoari. Berari zor diogu dantzari fama eta izena. Baina dena eta hoberena ez da gizon edo emakume entzutetsuak egindakoa eta ez da inoiz ahaztu behar zaldibitar orok , modu anonimoan gure herri nortasun eta izaeraren alde egindako lana. Horren adibidea Aralar mendi zerraren magalean gure herriak artzantzarekin izan duen lotura azaltzeko asmoz antolatzen diren ardiki eguna eta bertan mondejuak hartzen duen goratua. Beajondaiela!!
“Artzaiek ardi-maittea bear do izan”
Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa.
Informazio gunea.