2017-03-07

Nor deabrua? Non infernua?

Nor deabrua?
Alkate jauna Iturritza deabrutzen ari da: Arazoa nork sortu du? Iturritzak? Jasaten duenak arazoa sortzen du? Noiztik da horrela, Alkate jauna?

Francoren garaian arazoa sortu zuenak arazo handitzen ari da dominio publikoa okupatzen jarraitzen duelako, eta, besterik demostratzen ez den bitartean, Udala bidelagun duelako.

Arazoa etengabe nork sortzen du? Erantzuna erreza da:  diru gehiago ateratzeagatik auzokideen interesen eta eskubideen gainean bere negozio pribatua jartzen duenak. Eta maila berean, honen aurrean egindakoa onesten duena, Udala bera, Alkate jauna.

Dominio publikoaren udal erantzunkizunaren faltan.
Alkate jaunak bere burua zuritu nahi du. Arresek sortu duen arazoa bi familien arteko ezin ikusiagatik omen da. Benetan? Ez al da desitxuratzea gune honetan udalak  inposatu nahi duena? Alkate jauna, jokuan dagoena da udalak zein irizpiderekin justifikatu nahi duen egitera doana.



Non infernua
Arreseko gune publikoaren inguruan gertatzen dena aspaldi hasi zen (lehen dokumentua 1955.eko uztailaren 29koa da). Ordutik hona geure burua defendatzen ari gara ahal dugun moduan. Bakarrik, baino irmo.
Hirurogei urte baino gehiago. Gure aldetik zenbait gauza argituz joan dira. Belaunaldi aldaketarekin garbia izan da gure abiapuntua:
  • Dominio publikoaren defentsa lotuta dago familiaren jabetzaren defentsarekin: 2004.07.03, Informe sobre el río Urtxubi txostean agertzen den bezala (EN DEFENSA DEL RÉGIMEN DEL ARROYO URTXIDI, DEL DOMINIO PÚBLICO Y DE LA PROPIEDAD COLINDANTE) dominio publikoaren defentsa familiaren jabetzaren defentsarekin lotuta dago.
  • Dominio publikoaren defentsa lotuta dago auzokideen eskubideen defentsarekin: 2005.09.01, Agurra, Zaldibian, otsoa artzain blog honen lehenengo sarreran, han irakurtzen duenarentzat garbi azaltzen da zein den helburua: Zaldibian, otsoa artzai. INFORMAZIO GUNEA, DOMINIO PUBLIKOAREN ALDE, UDAL ZEIN HIDRAULIKOA.

Eta ez dago besterik. Arraroa da Udalak berak egin behar lukeena kaltetutako herritarrek beraiek egin behar izatea.



 Zaldibian, otsoa artzain
Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa. Informazio gunea.