2015-11-06

Jabari publikoari eten gabeko erasoaren adibide garbi bat

Jabari publikoari eten gabeko erasoaren adibide garbi bat
Honen aurrean, udal batzak erabilera pribatua lehenetsi du: orain arte betidanik erabili dutenei erabilera galerazi eta negozio pribaturako izendatu balizko oinezko eremu bilakatuta.


 Prozesu liskartsu eta luzeren ondoren (1955-1968, Arrese etxearen berregite-obran) Urtsubi errekaren gainean egindako etxe horren parte handi bat, ia 55 m2 dituena.


Zaldibian Amundarain eta Urtxubi ibaien bideratzeko lanetan, 2005.ean, uholdeen kontrako proiektuan eraldatutako ubidean, etxearen kontrahorma eraikitzeko aitzakian, diru publikoz eta jabetza publikoan egindako 15 m2 terraza.


Hasieran borda zena, zaharberritze batzuen ondorioz, atxikitutako eraikuntza hau 21 m2 azalera duen udal jabetza publikoaren gainean egina.


Gutxi gora behera, 15 m2 azalera duen gune publiko hau aparkamenturako plaza pribatu bihurtutako gunea.


Hasieran, Ordizia-Larraitz errepidean kotxeak eten gabe pasatzen zirenean, espaloi estu baten gainean banku bat bazegoen ere, gerora egurrezko mahi bat izatera gertatu zen, eta handik gutxira bi; prozesua aurrera egiteko etengabe bultzatzen aritu dira: beheko argazkian ikus daitekeenez, zazpi mahi ziren 2012.ean eta dagoeneko 12-15 mahai izatera pasatu dira..


Nolabait, negozio pribatu baten bezeroak erabiliz, inposatu nahi dute gune publiko horren erabilera baztertzailea, publikoa dena pribatizatuz, aurretiko erabilera egokiak ezeztatuz.



Zein da Goiko Plazaren jabea? Nork du espazio hau kudeatzeko ahalmena? Utziko al dugu 274 m2 jabari publikoa erabilera pribaturako okupazioak liskarrak sortarazten?


Hori guztia gertatzen ari zela, lehenengoz Udalari jabari publikoaren erabilera makurraren aurrean parte hartzeko eskatu genion (2012/03/12). Erantzunik ez. Dominio publikoaren defentsarik ez. Prozesu gero eta lotsagabeago eten gabe jarraitzen zutenez, Arartekoarengana babasaren eske jo genuen eta udal hirigintza batzordeari errekerimendu baten bitartez, BIGARRENEZ parte hartzeko eskatu genion proposamen bat luzatuz. Hona hemen:

- Udaletxeak herritar moduan espazio publiko hau erabiltzeko dugun eskubidea bermatzea.
     - Udaletxeak espazio publiko horren erabilera pribatua mugatzea, publikotasuna lehenetsiz:
     - Kotxezko pasabidea ziurtatuz,

- Gune honetan aprobetxamendu pribaturako erabiltzea onartzen den esparrua pinturaz mugatuz,
     - Gehienezko mahai eta aulki kopurua zehaztuz,
     - Negozio pribatua itxita dagoenean, gauez nahiz deskantsuaren egunean, mahai eta aulkiak jaso eraziz,

- Udaletxea espazio publikoari zor zaion defentsan inplikatzea:
      - Pedagogia eginez:
            - honi buruz hartutako erabakiak herriko karteldegietan argitaratuz, eta horrela herritarrak kontzientziatuz.
           - Eta gatazka honen eragilea espazio publikoaren okupatzailea dela argi utziz. Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa. Informazio gunea.