2018-04-29

Arreseren kasua (1955 - 2017), etengabeko jabetza publikoaren okupazioaren prozesua

1955 - 2017, bidegabeko jabetza publikoaren okupazioaren  prozesua
Horren zuzeneko afektatuek  bere jabetza pribatua defendatzeko modurik eraginkorrena bezala esparru publikoa defendatzea erabaki zuten.



Aurkezpena
1 Arreseren berreraikitze,
1.1Ubidearen estali eta pribatizatzea
1.2 Kanalizazioa eta ubidearen estalpean osoa
2  Dominio publikoaren berreskuratzea
3. Udal dominio publikoaren pribatizazioa


1.- Ubidearen zatikako estaltzea eta bereganatzea (1955-1968), 154 m2
1955/07/29.an lanen baimenaren aurkezpena “para un mejor desenvolvimiento de las actividades del bar de su propiedad”.
1.1.1   1956/ 09/ 11, obren neurrien irregulartasunak jasotzen zituen notario aktaren aurkezpena:
onartutako proiektuan 11 metro ziren arren, 14 metro izan ziren egiaz.
1.1.2  1959/10/30, 500 pezetako ebazpen isuna
derrigorrezko baimen administratiborik gabe obrak egiteagatik
eta kontrako ibaiertzeko orma indartzeko betekizuna ez gauzatzeagatik.
1.1.3 I/01, ubide gainean biltegi estali bat egiteko  tabernariaren eskariari  baimenaren errefusatze edo atzera botatzea.
1.1.4  1960/10, tabernariaren eskari baten errefusatzea, hau da, ubidearen estaliaren luzapena beste 5,23 metro ubidearen beherunzkoan.
1.1.5  1967/10/01, aurreko proiektuaren harira, orma bi metro gehiago luzatzeagatik, 1964 eta 1967.an  inolako baimenik gabe egindako lan batzuen salaketa.
1.1.6  1968/10/23, 500 pezetako isuna egindako bidegabekeriengatik
eta proiektu berri baten aurkezpen agindua.
1.1.7  Prozesu honen ondoren, dominio publiko hidraulikotik harrapatutako metro kopurua: 85 m2 (oraingo etxe zati bat, 52 m2; biltokia, 15 m2; eta 18 m2 libre, gehiago).

1.2.- Zatikako estaltze eta kanalizazioa (1969-1975) (69 m2)
1.2.1  1969/01, baimen administratiboaren espedientearen irekiera:
Urtsubi errekaren kanalizazio eta zatikako estaliaren oinarrizko proiektuaren aurkezpena.
1.2.2  1972/05/02, tabernariak eskatutako kontzesioaren tramitazioaren etetea  eskuin ertzean onartutakoa baino lur gehiago bereganatzeagatik.
1.2.3  1974/01/09, Urtxubiren ubidea okupatu nahi zuen eskatzailea estutu 30 egunetako epean onar ditzan kontzesioa bideratuko luketen baldintzak.
1.2.4 1974/03/ 13, Urtxubiren ubide gainean etxebizitza eraikitzeko tabernariaren eskariaren ukatzea.
1.2.5  1975/03/05, kontzesioaren berri ematea bi baldintzapean:
azken akta edo agiriaren aurkezpena, eta
domeinu publikoaren erabilera pribatuaren kanonaren zehaztapena.
1.2.6  1975/05/10, biltegirako erabilera pribaturako ubide gaineko oinaldearen isolatzeko eskariari ezetza.
1.2.7  1975/10/10,  4047.aren ebazpenaren argitarapena,
bertan zehazten diren baldintza guztiak betetzeak dominio publikoaren 154 m2-ren  okupatzea irmotuko zukeena.
Hau izango litzateke.
1.2.8  Aurrekoa kontuan hartzekoa da, finka hori saldu edo negozio-lokala traspasatzeko asmoa baldin badago. Beste aldetik, dominio publikoa berez ondasun transferiezina eta besterezina da.


1.2.9  1975.10.20, Balizko ikuskapen-aktaren idaztearen betekizuna.


1.2.10  1997/08/27, CHN-ri eskatutako agiriaren arabera, ez datza 6. baldintzaren betekizunaren intzidentziei buruzkoa:  akta finala eta  domeinu publiko hidraulikoaren kanon ordainketarako metro kopurua. Beraz, kontzesioa indar gabe geratzen da.
1.2.11  Bigarren prozesu honen ondoren ( ez obren bukaeraren aktarik, ez tasarik, ez emakidarik ), dominio publiko hidraulikotik gehiago harrapatutako metro kopurua: 69 m2. terrazaren estalpenerako. Gehiago.

2   2005/09/22, dominio publikoa leheneratzea
Urtxubi eta Amundarain ibaien ubideratze eta uholdeen aurkako babes proiektuak Urtxubi/Urtsuerreka/Urtxidi errekaren ubidearen 69 m2 lehenengoratzen ditu.
Kalte ordainarik jaso gabe.


Arrese: depredación de dominio público.
borda

3.12002, Bariantearen eraikuntza: Zaldibiako gunean GI-2133 / GI-3781  Ibilbide Berria
Orain arte, Ordizia-Zaldibia-Larraitz trafikoa gune estu batetik pasatu arren  metro baten zabaleko espaloi batean, banku luze bat kokatzen dute pasabidea ostopatuz.
3.2  2008,  A.I.U. "8.Ibarguren-Azpi"-ren urbanizazioak
Arrese taberna/jatetxearen aurreko egokitzapena: espaloia kentzea, galtzada berria, arbola eta eserita egoteko tokia, iturria, bi banku.
Dena prest, diru publikoaz hurrengo pausurako.
3.3  2011/01/02
Ley 42/2010, Tabakoaren aurkako Legea indarrean sartzen denean, altzairu pribatuak domeinu publikoa etengabe inbaditzen hasten dira: , mahaiak, kupelak, ...
3.4  2017
“Oinezko”-entzat erreserbatzen denaren aitzakiaz,
gaur egungo udal taldeak esparru publikotik beste 160 m2 jabetza publiko gehiagoren pribatizazioa lehenesten du,
auzokideak alboratuz.
3.5  Jabari publikoari eten gabeko erasoaren adibide garbi bat
3.6  2017/02/05, Udal taldearen inposaketaz
Zuzeneko afektatuei bilera batera deitu, tratatu beharreko gaiaren inguruan dena erabakita dagoenean.


3.7  2017/02/24, Arrakala
Jauntxoen ikuspuntutik, alkatea bidelagun, dena ondo dago bere mesederako bada, nahiz eta alboko auzokideei kaltea eragiten dien.
3.8  2017/03/28, Aukerarik baztertzaileena
Udal taldeak
dominio publikotik zanpatutako 85  m2-ri
ORAIN
160 m2 gehiago gehitzen dizkio:
auzokideak baino  lagunen interesak lehenetsiz.


Sasi guztien gainetik
Orain arte deigarri izan da denon interesa kudeatu behar dituztenen jarrera:
erabakitzeko pronto bai,
baina beraien betekizunak gauzatzeko tonto.
Herri ataria?
Herritarron interesak?


Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa. Informazio gunea.