2017-03-28

Aukerarik baztertzaileena: arautu gabeko negozio pribatuak dominio publikoan

Hiru aukeretatik, baztertzileena aukeratu du Zaldibiako udalak.
Ez da halabeharrez gertatu den zerbait. Aukeratua izan da.
Zaila da ulertzea Francoren garaian sortutako arazoari Zaldibiako udalak sendotzeko jarraipena ematea: dominio publikotik zanpatutako 90  m2-ri orain 170 m2 gehiago gehitzen dizkio. Are gehiago, zailagoa da ulertzea, diruzaleen interesak aurretik jarriz, dominio publikoan negozio pribatu eta pribatiboa lehenestea, horretarako auzokideak baztertu behar baditu ere.

Jakina, udalak erabakia beste era batean zurituko du, baina egunero gune horretan ikusiko dugunak udalari ederki asko erakutsiko dio gezurretan ari dela,
Bertan datza.


Ondorioak
Zaldibitarren interesen izenean erabakiak hartzeko gai izateak hartutakoen neurri horien  ondorioen arduradun egiten du, banan banan
Hamargarren legislatura, 2015eko maiatzaren 24a
Etorkizunean gerta daitezkeen ondorioen aurrean prestu eta leial arduraren jabe izatea espero dugu:
  • Elosegi Enea, Aztiriaga, Errementari Goiko eta Arreseko gune publikoan gerta daitezkeen abusuen aurrean,
  • tabernaren terrazak dominio publikoaren okupazio ilegalaren aurrean, auzokideek sufrituko lituzketen oztopoetan,
  • sortuko diren babes-gabezien egoeretan,
  • GI-2133 errepidera sartu-aterean maniobra egiterakoan areagotuko diren arriskuetan,
  • Orokorrean,udala ageri den dominio publikoa babestearen konpromezu faltagatik, sortuko liratekeen liskarretan.
Gaur bertan, garaje sarrera kotxe batek oztopatzen zuen. Lehenengo egunetik. Noiz arte?
Prestu eta leial izatea espero zaituztegu, ezin bestela.
Bertan datza.


Aukerarik arrazoizkoena
Behin eta berriro, aspalditik (2012. urtetik), soluzioa eskatu dugu eta eskatzen ari gara.
Lau arrazoi simple hauengatik:
  1. Lurzoru publikoaren defentsa nabarmen geratzen da,
  2. Irisgarritasunerako lehentasunak ziurtatzen dira,
  3. Aprobetxamendu pribatibo eta pribaturako gunea ahalbidetzen da, beti ere, legeak beteta, konzesio erabaki publiko baten bidez udal osoko bilkuran aprobatzear dagoen ordenantza bat jarraikiz,
  4. Kotxe bat esparru publiko honetatik pasatzen den aldiko, 60 segundo besterik ez dira.
Zaldibian otsoa artzain
Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa. Informazio gunea.

2017-03-23

Google-n Zaldibian otsoa artzain

Jabari publikoaren defentsan


Sasi guztien gainetik, poliki bada ere, dominio publikoaren gure  defentsa trinkoa arrastoak uzten ari da; laino guztien azpitik, zensura bada ere, Google-n Zaldibia hitza eta dominio publikoa lotuta doaz. Zaldibian, otsoa artzain blog-a erreferentzia izaten ari da segun zein kontsulta egiten dugun, adibide gisa, beheran datozenak. Google-n emaitzetan Udalaren weborria baino lehenago egoteak argi adierazten du zeintzuk diren gabeziak, zeini ez dion garrantzia ematen.

Gu ez ginen beharrezko izango, Udalak berak bere zeregina ondo burutu bazuen: danona dena danontzat kudeatu, ez esaterako, tabernarientzat..


Google-n kontsultaren data: 2017/03/23
Bilatzeko hitz gakoa
postua
kopurua

Bilatzeko hitz gakoa
postua
kopurua
zaldibia dominio publiko
7/10
1.190
zaldibian terrazen ordenantza
4/10
205
zaldibia jabari
3.
614

zaldibia jabetza
3/10
3.100
zaldibia artzai   
4/10
10.800
zaldibia lurzoru publikoa
4/10
1.600
zaldibia artzain
3/10
96.400
zaldibia terrazen ordenantza
4/10
213
artzain zaldibia
4/10
53.200
zaldibia arauak
9.
19.000
Zaldibia otsoa
7/10
5.790
zaldibia ubidea
2.
648.000
otsoa artzai
3/10
7.470
zaldibia arartekoa
12.
4.590
otsoa artzain
4/10
18.000

OHARRAK: Hitz gakoak kontsultan sartu dira kakotxik gabe. Postua zutabean, agertu daiteke bloga zenbatgarren posiziotan dagoen (3.,zerrendan  hirugarrena dela) edo, lehenengo hamarren artean, zenbat erreferentzia dauden blog-ari lotuta (7/10, zerrendan lehenengo hamar erreferentzietatik zenbat diren blog honenak). Kopuru zutabean agertzen dira zenbat dokumentu azaltzen diren.
Kontuan izan, emaitzak desberdinak badira, Gmail.eko erabiltzaile bezala kontsulta egiten ari zarelako dela.


Zaldibia garden, lagunkoi, irisgarri,  justu, anitza, legal, leial eta prestuari buruz hitz egiten ari bagara, blog hau laguntzen ari da helburu hau lortzen, hots, Zaldibia  gardenago, lagunkoiago,irisgarriago,  justuago, anitzago, legalago, leialago eta prestuago izaten.


Zaldibian otsoa artzain
Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa. Informazio gunea.

2017-03-19

Twitter-n Zaldibian otsoa artzain

Jabari publikokoari buruzko txioak, pedagogia eginez



Jabetza publikoan dagoen oro edonork erabili dezake, baino inoiz ez bere jabe izan, gizateriari bere osotasunean baitagokio.
(ikus Wikipedia, jabetza publiko)
Jabetza publikoari buruz ari garenean, orain arte ondasun materiala erabiltzeko eskubide bezala hartu dugu: askatasunez, berdintasunez eta doakotasunez denona den esparru publikoaren erabiltzekoa, beraz. Dena den, badago beste modu bat erabiltzeko ere, esaterako:

  • Dominio publikoa ez bada, zer da #Zaldibia hashtag-a?
  • Eta zaldibia.org weborria? Bere izena Zaldibia.org  Zaldibiako Herri Ataria denean? Nork ordaintzen ditu zerbidorearen gastuak? Nork ordaintzen die ataria mantendu eta elikatzen duten pertsonei? Dominio publikoa ez bada, zer da?
Trikimalu teknikoaz baliaturik, weborri hau kudeatzean segun zein edukiak diren batzuk baztertzen saiatzen bagara, gizalegez jokatzen ari gara?

Herrigintza egitean, Zaldibia garden, lagunkoi, irisgarri, justu, anitza, legal, leial eta prestuari buruz hitz egiten ari bagara, blog hau, otsoaartzai.blogspot.com, eta @oartzain Twitter-eko kontua, pedagogia eginez, laguntzen ari dira helburu hau lortzen, hots, Zaldibia  gardenago, lagunkoiago, irisgarriago, justuago, anitzago, legalago, leialago eta prestuago izaten.

27/03/2017

#Zaldibia.n, ERABILERA PARTEKATUA: https://goo.gl/TllsXN
Denok  irabazi + irabazi ereduan. Erabaki BAZTERTZAILErik ez.
- Noizko ordenantza bat, #Zaldibia ko auzokideen eskubideak eta irisgarritasuna bermatzen dituena?
https://labur.eus/zEwqT
- Oinezkoentzat” izendatuta ere, #Zaldibia ko gune publikoa hau ilegalki okupatuta dago;ordenantza batek arautu beharko du/zuen

- Nor deabrua? Non infernua? #Zaldibia.n, desinformazioa desintoxikatzen ibili beharra ba da! https://labur.eus/30vCa

- #Zaldibia n norbaitek diru gehiago lor dezan, alboko auzokideei kendu behar ote zaie esparru publikoa erabiltzea? https://labur.eus/R3Tiq

- #Zaldibia ko gune publikoan, irabazi+irabazi eredua: ERABILERA PARTEKATUA. Eta ez BAZTERTZAILEA: irabazi+galdu http://ow.ly/ItMq309W2Dg

- #Zaldibia ko udala kontraesnak ezin ezkutaturik dabil. https://goo.gl/2i8x0n

- Leial eta prestu? 7. kontraesna #Zaldibia ko tabernetako terrazak, ilegalak; zegozkien tasak, kobratu gabe. http://ow.ly/mLQX309Thsd
- #Zaldibia ko tabernetako terrazak, ilegalak; zegozkien tasak, kobratu gabe. http://ow.ly/uRdZ309ThYI
- Aralar eta Zaldibia, bi erizpide? #Zaldibia ko udala kontraesanak ezin ezkutaturik dabil. https://goo.gl/BpyWt1  https://goo.gl/lmDgqg
- Noizko ordenantza bat #Zaldibia ko auzokideen eskubideak eta irisgarritasuna bermatzen dituena? http://ow.ly/wkLC309P1xI
- Noizko egoera hau legeztatuko duen ordenantza bat, auzokideen eskubideak eta irisgarritasuna bermatzen dituena?
- Herritar ala bezero #Zaldibia ko udala kontraesnak ezin ezkutaturik dabil. https://goo.gl/wLYvXm
- Oinezkoentzat ala bezeroentzat? #Zaldibia ko udala kontraesnak ezin ezkutaturik dabil. https://goo.gl/TllsXN
- Ezjakintasuna ala desinformazioa #Zaldibia ko udala kontraesnak ezin ezkutaturik dabil. http://ow.ly/lInC309HDYU
- Dirua ala pertsona #Zaldibia ko udala kontraesnak ezin ezkutaturik dabil. http://ow.ly/zfAs309BCOq
- Oso argigarria aste honetako @goierriHitza-ren #Goiberri astekarian #Aralar-ko pisten inguruko informazioa, testua, infografia eta datua k
- Publikoa ala pribatua? #Zaldibia ko udala kontraesnak ezin ezkutaturik dabil. https://goo.gl/PoYe2N
- #Zaldibia n ez al dago gune publikoan auzokideek 60 segundotan 13 metro zeharkatzeko modurik? https://labur.eus/ighZN
- Oinezkoentzat ala bezeroentzat? #Zaldibia ko udala kontraesnak ezin ezkutaturik dabil. https://goo.gl/TllsXN
- #Zaldibia n norbaitek diru gehiago lor dezan, alboko auzokideei kendu behar ote zaie esparru publikoa erabiltzea? https://labur.eus/R3Tiq
- #Inauteriak direla eta, #Zaldibia n #mozorro asko daude.
- #Inauteriak direla eta, #Zaldibia ko udalak #mozorro tutako erabaki baten inguruan: https://labur.eus/Uri9p
- #Zaldibia ko gune publikoaren gatazkan erabilera lagunkoiak irabazi+irabazi eredua ziurtatzen du https://goo.gl/TllsXN  EZ irabazi+galdu.
- #Zaldibia #herrigintza n eta #partaidetza prozesuan, hona hemen dominio publikoaren alde blog bat: https://otsoaartzai.blogspot.com.es/
- ZALDIBIA HERRIGINTZAN ETA PARTAIDETZA PROZESUAN, hona hemen dominio publikoaren alde blog bat: otsoaartzai.blogspot,com
- #Zaldibia ko herritarron mesederako hainbeste jarri ondoren, gero hau: https://goo.gl/2i8x0n
- #Zaldibia ko dominio publikoaren errealitatea hau da, nahiz eta batzuk zentsuratzeko asmotan ibili. Ikus https://goo.gl/CxbG3J
- #Zaldibia n errespetatzen al dira irisgarritasun-baldintzak? Errespetatuko al dira terrazen ordenantza baten bidez?
- #Zaldibia ko udala besteek eragindako arazoen atzetik doa, horien aurrean herri-ekimena erakutsi ordez https://labur.eus/yvJN0
- Erabilera partekatutako esparru publikoa utzita, #Zaldibia n denok irabazten ateratzen gara: https://labur.eus/S8agh  
- AUKERA bat guztion artean bermatu dezagun #Zaldibia rako eredu adiskidetzaile bat: https://goo.gl/TllsXN
- #Zaldibian, otsoa artzain?: Zaldibia herrian beste erizpide batzuk defendatu behar ote dugu? http://otsoaartzai.blogspot.com/2017/02/gara-2017026-14.html?spref=tw …
- Jabaria defendatzearen garrantziaz, oso artikulu interesgarria: Aralar, Foru Aldundia eta… EH Bildu -
- #Zaldibia zergatik lehenetsi gune publikoaren aprobetxamendu pribatua ematea alboko auzokideei sortzen dizkien kalteak kontutan izan gabe?
- Dominio publikoaren defensan adibide eredugarri: #Zaldibia tarren AUZOLANA #Oiduiko txabola errautxetik altxako du
- Egokia al da desjabetu izan direnei esparru publikoa erabiltzen galeraztea? #Zaldibia n https://goo.gl/z6cr6X
- Ez al da bidegabekeria desjabetuak izan direnei esparru publikoa erabiltzen galeraztea? #Zaldibia n http://otsoaartzai.blogspot.com.es
- Merezi al du esparru publikoa aprobetxamendu pribaturako uzteak auzokideak baztertuz? Zaldibian otsoa artzain?
- Zenbait hausnarketa Zaldibia ko EHBilduren iritzia #Aralar ko auziaren harira http://otsoaartzai.blogspot.com.es
- #Zaldibia ko EHBilduren iritzia #Aralar ko auziaren harira zenbait hausnarketa: https://labur.eus/odobq


Zaldibian, otsoa artzain
Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa. Informazio gunea.

2017-03-10

Zaldibiako terrazen ordenantza baten zirriborroa

Zaldibiako terrazen ordenantza baten zirriborroa, Udalak egin behar zuena/duena.


Hausnarketa
Jabari publikoko ondasunen ohiko erabilera bereziak, espazio publikoaren okupazioak barne,  lizentzia beharko du. Okupazioa gertatu bada eta lizentziarik ez badago, egoera hau ilegala da. Okupazioa, onartua izanda ere, ilegala da udalak espazio publikoaren okupazioa legeztatu behar duelako nahitaezko lizentziaren bidez. Lizentzia honek  okupatuko den espazioaren mugapena, baimendutako instalazioaren baldintzak eta betekizunak ezarri beharko ditu.




Udalak egin behar du orain arte egin ez duena, hots, ordenantza bat. Okupazio mota hauei buruzko ordenantza baten bidez udalak irabazizko aprobetxamendu hauen betekizunak eta baldintzak ezarri behar izango ditu baimen-erabakiarekin batera.
Orain arte, 98 Legean xedatutakoaren ildotik baliabide publikoak behar bezala kudeatzeko beharra alde batera utzi delako eta espazio publikoa mahai eta aulkiekin okupatzearen tasa likidatu ez duelako Zaldibiako Udalak ez ditu bere bilketa zereginak gauzatu.




1.-  Xedea, esparrua eta betebeharrak
Terrazen ordenantzaren aurreproiektuaren zirriborroa
ZALDIBIAKOA?
Xedea
Espazio publikoaren okupatzeari erregimen tekniko eta juridikoa finkatzea.

Definizioak
Terraza: establezimendu jakin baten  jardueran modu osagarrian gauzatzeko aukera erabiltzen duen bestelako edozein altzariz osatutako instalazioak: mahai, aulki edo besaulki, eguzkitako, estalki, alboko babes, loreontzi edo publizitate elementu.

Mahai batek eta binaka aurrez aurre jarritako lau aulkik osatuko dute mahai-aulki multzo arrunta; mahai-aulki multzo bakoitzaren okupazio-azalera teorikoa, berriz, 1,80 x 1,80 metro (beraz, 3.24 m2).

Esparrua
Erabilera publikoko espazio orori aplikatuko zaio ordenantza hau.

Betebeharrak
Terraza jarri baino lehen, udal baimena eskuratu beharko da aldez aurretik.

Terraza guztiek irisgarri izan behar dute.

Ingurumenaren alorreko araudiak ere errespetatu behar dira..


2.-  Terraza eta dagozkion altzariak instalatzeko baldintza teknikoak
Terrazak instalatzea baimendu daitekeen erabilera publikoko espazioak
Inolaz ere ezingo da baimendu terrazak instalatzea oinezkoentzako pasabideen espaloi-guneetan, oinezkoentzako igarobideak dira eta.

Ezingo da jarri oinezkoen nahiz ibilgailuen joan-etorriak oztopa litzakeen elementurik.

Irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legea eta arau teknikoak onartu zireneko apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren arauak bete beharko dira:
  • herri-ibilbideek jarraituak izan behar dute, eta ahalik eta ibilbide laburrenetik joan,
  • fatxadako lerroarekin mugakidea den espazioa libre uzten duten ibilbideak (oinezkoentzako ibilbidearen zabalera librea, 2/1,5 m)
  • altzariak oinezkoentzako ibilbidearen luzetarako noranzkoan lerrokatuta antolatuko dira.

Luze-zabalak
Espazio publikoa eta irabazizko erabilerara bideratutako espazioa desberdindu behar dira  terraza bakoitzak okupatu behar duen toki zehatza seinaleztatuz.

Erabilera publikoko espazioa okupatzeko baldintza teknikoak
Fatxadaren ondoan, oinezkoentzako ibilbide irisgarri bat bermatu beharko du instalazioak: ibilbideak 2,20 metroko altuera dielarik.

Ezingo da oztopatu etxe-atarietatik galtzadara iristea, ezta ibilgailuen sarrera-irteera maniobrak zaildu ere, pasabideetan.

Altzariak kendu egin beharko dira bide publikotik.

Alboetako babesak
Mahai-aulkien instalazioak hartzen duen esparrua mugatua, eta mahai-aulkiak mugikorrak izango dira.

Aldi baterako itxitura duten terrazak
Erraz kentzeko moduko itxiturak dituzten mahai-aulki terrazak baimendu ahal izango ditu Udalak, beti ere urtebeteko funtzionamendu aldirako.

Estetika arauak eta altzarien ezaugarriak
Mahai eta aulki eredua: pilagarriak, kalitate onekoak,  homologatuak,  estetika bateratutakoak, erraz kentzekoak, arrastaka eramatean zarata gutxitzeko hanka-muturrak gomaz hornituak.

Galerazita egongo da terrazetan inongo musika tresneriarik, bozgorailurik edo telebistarik jartzea.


3.- Erregimen juridikoa
Udal baimena
Segurtasunari, ingurumenari, herri estetikari, irismenari errespetatuz, esparru publikoa okupatzeko udal baimena administratiboa eskuratu beharko da aldez aurretik.

Baimena indarrik gabe geratuko da, kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik gabe, interes publikoa lehenesten denean: obrak, ospakizun publikoak, jaialdia, larrialdi egoerak

Bai udaletxeari bai auzokoei sortzen dizkieten kalteen erantzule baimenaren titularra izango da.

Baimentzeko baldintzak
Baimena jabetza eskubidea salbu delarik eta inoren eskubideei kalterik ez eragitekotan ematen dela ulertuko da.

Baimenaren titularrak erantzukizun zibilerako eta suteen aurkako asegurua terrazen  funtzionamenduak lekartzakeen arriskuetara zabaldu beharko du.

Jardueraren titularrak sor litezkeen kalteen aurrean erantzuteko, aldez aurretik bermea jarri beharko du: urtebeteko tasa adinekoa.

Terrazen garbiketa orokorra establezimendua itxi ondoren egin beharko da.

Eguna bukatzean, establezimenduaren titularra behartuta egongo da altzari guztiak gune publikoko espazioetatik kentzera, okupatutako espazioa erabat garbi utzita.

Altzari pribatuetan publizitatea jartzea posible da, baldin eta gehienez ere 0,20 x 0,20 metro azalerakoa den.

Funtzionamendu ordutegia
8:00etan hasi ahal izango da terrazak jartzen, 8:30az geroztik funtzionatzen has daitezen, 23:00ak arte. Ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan, ordubete beranduago (itxiera berriz, ekainaren 1.etik irailaren 30era bitartean, 30 minutuz geroratu ahal izango da).

Terrazak jartzeko baimena emateko prozedura
Terrazak instalatzeko egiten diren baimen-eskabideei agiri hauek erantsi beharko zaizkie:
  • Jardueraren titularraren izen-deiturak eta nortasun-agiria edo IFZ.
  • Indarrean dagoen araudian jarduera burutu ahal izateko eskatzen den irekitzeko baimena
  • Eskatzailea Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta emanda egotea.
  • Instalatzea aurreikusten den mahai-aulkien kopurua eta elementu osagarrien zerrenda,
  • Kokalekuaren azalpena, planoan jasoa, eta instalatu nahi diren elementuek okupatuko duten luze-zabalaren eta horien kokapenaren xehetasunak.
  • Aldameneko establezimenduen titularren berariazko baimena, baldin eta jardueraren fatxada baino gehiago okupatuko bada.
  • Establezimenduaren erantzukizun zibilerako eta suteen aurkako aseguru-saria ordainduta dagoela egiaztatzen duen agiria.
  • Jardueraren funtzionamendu aldia.

Dokumentazioa osatu ondoren, txosten teknikoa egingo da, eta bertan adieraziko zer baldintza zehatz bete beharko diren:
  • Gunearen neurriak, mugak, guztira zenbat mahai eta aulki, altzari osagarri ...,

Indarraldia
Eskatzen den urterako emango da baimena. Luzatu daiteke gehienez ere hiru urte, baldin ez bada holakoa gertatzen
  • sortutako kalte edo eragozpenen ondorioz aldez aurretik prozedura arrazoiturik abiatu bada.
  • baimenaren baitako baldintzak edo ordenantza bera ez direla bete frogatzen bada.
  • tasa ordaindu ez bada.

Baimena iraungitzea
Udalak baliogabetzen badu, interes publikoko arrazoiengatik, kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik gabe.
  • baimenaren baitako baldintzak, ordenantzan ezarritako arauak nahiz aplikagarri den bestelako edozein arau ez betetzearen ondorioz.
  • bide publikoa okupatzeko tasa borondatezko epean ordaindu ez bada.

Bide publikoa okupatzeko tasa
Esparru publikoa okupatzeko tasa ordaindu beharko dio udalari, ordenantza fiskalaren arabera. Adibidez,
  • mahai-aulki multzoko hainbeste,
  • metroko hainbeste.


4.- Legezkotasuna lehengoratzea eta zigortzeko erregimena
Udalaren esku-hartzea
Xedatutakoa betetzen dela egiaztatzeko ikuskaritza eta kontrol zereginak Udalari dagokio.

Herritar batek udaletxean kexaren bat jartzen duenean, hamabost eguneko epean espedientea udalak irekiko du.

Legezkotasuna lehengoratzea
Arau-hausleari eraldatu den egoera lehengora bihurtzeko eta sortutako kalte-galerak ordainarazteko eskatuko zaizkio.

Terrazak baimena eskuratu gabe jarri dela edo ez direla errespetatu emandako baimenean zehaztutako baldintzak, horiek berehalakoan kendu edo egokitzeko eskatuko zaio negozioaren arduradunari.

Arau-hausteak
Arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak. Esaterako,
  • Arina: Mahaiak, aulkiak edo elementu osagarriak baimendutako eremutik kanpo jartzea..
  • Larria: Funtzionamendu ordutegia amaitzean terrazetako altzariak kentzeko obligazioa ez betetzea.
  • Oso larria: Urtebeteko epearen barruan bi arau-hauste larri baino gehiago egitea.

Zigorrak
  • Arau-hauste arinak XXX euro arteko isuna.
  • Arau-hauste larriak XXX eurotik X.XXXera arteko isuna.
  • Arau-hauste oso larriak X.XXX eurotik X.XXXra arteko isuna.

Zigorren mailaketa
Irizpideak:
  • Nahita edo behin baino gehiagotan egin izana.
  • Zer-nolako kalteak eragin diren.
  • Antzeko arau-haustea berriro egitea, ebazpen irmoz hala egin dela adierazi bada.

Zigortzeko prozedura
Zigorrak jartzeko, aldez aurretik zigortzeko prozedura izapidetu beharko da, legedi orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoen  zigortze ahalmenaren arabera.



Zaldibian, otsoa artzain
Jabetza publikoaren alde, udal zein hidraulikoa. Informazio gunea.